XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiak ernerik dagozila haurrak, geroago hobeki irakurtuz, izkiriatuz eta ikasiz euskara, frantsesarekin batean.

Badugu uste gudu gaitza izanen dela guziz Hazparneko, Uztaritzeko, Senpereko, Azkaineko eta Ortzaizeko haurren artean.

Bortzgarren prima batzu finkatu ditu, daigun urteko, Euskaltzaleen Biltzarrak: hobekienik haurrak frantsesari bezala euskarari ohartarazi dituzketen eskolemaileen artean, biga saristatuak izanen dira ederki.

Diru soberakinik gelditzen bada, eginak izanen dira azkenik marbrezko plaka bedera, bi euskaldun idazle zahar aipatuen oroitzapenetan, bizi izan ziren herriko kontseiluak ezarriko daizkotenak egoitzako atearen gain aldean.

ZER IKAS.

Zer behar dute haurrek ttipitik ikasi?.

Gizontzearekin egiteko duketena zuzenki.

Frantses aipatu baten erran zahar hori beti zuhurra daukagu.

Ez dezagula ahantz, aurten jasaiteko ditugun hersturen artetik, etorkizuna haurraren meneko baita, gurekilako baino luzagotzat.

Ditzagun beraz euskaldun ume bezala haz eta argi.

Gure arbasoen ohidura hoberenak baino hoberik ez dukete.

Gainera emaiten badeiegu frantsesen jakitatetik doi bat, ez dukegu bizi gireno gure ondokoez ahalgetzerik.

Soinarentzat esnea bezala dadila izan, heien adimenduarentzat, euskarazko erakaspena.

Tokiko mintzaian ohartaraz bite lehenik, tokiko gauza eta urratser.

Geroxago euskara garbiak ernaraziko ditu frantses garbirat; hunen argia biziago baita, hala nola zabalago, laguntza handia badukete, jite onekoak badira, beren haurreko mintzaiari, eta orozbat urratser, jarraikitzeko bizi guzian, konparantzaz ikusirik zoin ziren bata eder eta bertzeak zuhurtziazkoak.

Euskaltzaleen Biltzarreko gizonen xedea da, euskaldun umeak ager diten gazte danik frantsesaren ikasle, ba, bainan euskaraz bermatuz, beiratuz euskara eta ahal bezenbatean apainduz; ohar diten ere frantsesen urratsei, bainan bereak ahantzi gabe, bereak xuxenduz behar denean frantsesaren erakaspenetik.